Infobeaz

Beaz Acceleration Programen lehenengo edizioan protagonistak

Dagoeneko badakigu bost startupek parte hartuko dutela Beaz Acceleration Programen lehenengo edizio honetan: AlterityAnjana DataFisifyInnomy eta Legit Health., hurrenez hurren, honako sektoreetakoak: automobilgintza, big data, osasuna, foodtecha eta ongizatea. 

Hautespen-prozesu zailaren ondoren, Onarpen Batzordeak startup horiek aukeratzea erabaki du, “planteatutako hazkuntza-proiektua bizkortzeko aukera-une egokian daudelako”.

Orain programari atxikitzeko formalizazio-prozesua hasiko da, irailaren 12an ekin nahi baitzaio BAT, B Accelerator Towerren.

Orduan enpresa-gaikuntzarako programa esklusiboa hasiko dute, eta IE Universityk irakatsiko du. Halaber, Aholkularitza Kontseiluarekin harremana izango dute, proiektuaren garapenaren eta startuparen bizkortze-prozesuan zehar gidatzeko.

Onarpen Batzorde publiko-pribatua honako hauek osatzen dute: Joseba Mariezkurrenak eta Isabel Sarrionandiak, Ekonomia Sustatzeko Sailekoak; Olatz Goitiak eta Ander Muñozek, Beazekoak; Óscar Ugartek eta Javier Santiagok, Seed Capital Bizkaia erakundekoa; Xabier Ayok, Kutxabankekoa, José Galindez, Beraumberrikoa; eta Norberto Mugarza, Barante taldekoa.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA