Infobeaz

BEAZ zerbitzu berria: barne-ekintzailetza eta berrikuntza negozio-ereduetan

Otsailaren 3an, Negozio Ereduen Barne-ekintzailetza eta Berrikuntzako zerbitzua aurkeztu genuen webinar bidez. BEAZen proposamen berri bat da, enpresa-dibertsifikazioan sakondu nahi duten ETEei zuzendua bereziki. 

Zerbitzuak urtebete irauten du eta hiru etapa bereizten dituen metodologia du oinarri. Lehenengoan 30 enpresa sartuko dira, eta bi hilabetean zehar eta online, zeharkako ezagutzak helaraziko zaizkie, berrikuntza- eta ekintzailetza-gaitasunak indartze aldera.

Fase horren ondoren, parte-hartzaileen barne-ekintzaileari dagokion potentziala ebaluatuko da, eta horietako 7 hautatuko dira, lau hilabetez balizko aukera-arloak aztertzen lan egingo dutenak. Azken zikloan arlo horietako bat lehenetsi beharko dute, eta negozio-eredu berri bat zehazten jarraitu (sei hilabete).

Prozesu osoan Loop New Business Models aholkularitza-enpresaren eta BEAZen talde teknikoaren laguntza izango dute.

Zerbitzua % 100 finantzaturik dago.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA