Infobeaz

BIND 4.0, seigarren edizioko startup finalistak

18 herrialdetako 79 startup sailkatu dira BIND 4.0. programaren seigarren edizioko finalista gisa. Hautatutako hogeita zortzi euskaldunetatik hamabost Bizkaikoak dira. 

Hona hemen: Heuristik, Kaytek, Legit, eta Panel.Health, adimen artifizialaren eta big dataren arloan; Madit Metal, fabrikazio aditiboan; HodeiCloud, Nymiz eta Versia, zibersegurtasunean; Arctic Sea, IoTn; Ipartic, errealitate birtualean eta areagotuan; Inbizi, gailu medikoetan; Alterity eta Cleverwind, energia ekoizpen eta biltegiratzean; Recircular eta Spouted Bed Solutions bestelako teknologietan.

Hemendik aurrera, programako bazkide korporatiboek erabaki beharko dute zer teknologia-motatan inbertituko duten eta zer startup izango dituzten gaur egungo erronka bati aurre egiteko. Urtarrilaren 22an, hautatutakoen izenak argitaratuko dira. Horiekin batera, 24 astez, 4.0 industriaren proiektu pilotu bat garatuko dute energia garbi eta iraunkorraren, elikaduraren, osasunaren edo digitalizazioaren esparruetan.

BIND 4.0 agendan beste bi data garrantzitsu ageri dira: 2022ko otsailaren 1a azelerazio-programa hasteko egun gisa, eta uztailaren 7a eta 8a Demo Day eta garatutako proiektuen aurkezpenerako data gisa.

BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen publiko-pribatua da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien eta Euskadiko BIC Enpresa eta Berrikuntza Zentroen laguntzaz.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA