Infobeaz

Zylk enpresak Biok! Bizkaimove erronka irabazi du

Zylk enpresak irabazi du Azpiegiturak eta Lurralde Garapeneko foru Sailak  Biok! programaren barruan  plazaratutako berrikuntza irekiko erronka.

Epaimahaiak uste du enpresak ahalegin handia egin duela “Bizkaiko errepide-sareari buruzko informazio erabilgarria emateko erronkari erantzuteko, mugikortasunari buruzko erabakiak errazago har daitezen”. Heldu! konponbideak  “hobekuntza interesgarriak proposatzen ditu, hala nola erabiltzaileek informazioa sartzea”, eta “gaitasun digital oso desberdinak biltzen dituen talde batek” babesten du.

Heldu! teknologia irekiekin garatutako soluzio digitala da. Aplikazio mugikor batean eta webgune batean zehazten da, gidariei Bizkaiko bide-sarearen egungo egoeraren irudia lortzeko aukera ematen diena, eta informazioa aberasteko eta erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko tresnak ematen dituena.

“Horrela, Zylk-ek azaldu duenez, pertsonek beren helmugarako biderik azkarrena planifikatu dezakete, aldi baterako auto-ilarak eta ohiko kongestioak saihestuz. Gainera, heldu! programak aukera ematen die erabiltzaileei bideen egoerari buruzko informazioa emateko, eta, horrela, konponbidearen parte aktibo bihurtzen ditu”.

Irabazle gisa, big data eta eraldaketa digitalean espezialista den Bilboko enpresa honek, open source soluzioekin, pilotu bat garatuko du datozen hilabeteetan Azpiegiturak eta Lurralde Garapen Sailarekin batera. “Konpetentziak lerrokatzea, gaitasun profesionalak bateratzea eta Heldu proiektu heldua eta etorkizunerako proiekzioa duen proiektu bihurtzea ahalbidetu dien” proiektuaren azken etapa izango da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA