Infobeaz

BFAren laguntzak – Talentua erakartzeko programa

Ekainaren 1etik urriaren 15era arte zabalik egongo da epea talentua erakartzeko programan eskabideak egiteko. Diru-laguntza berri horrekin, Ekonomia Sustatzeko Sailak bere estrategia indartu nahi du, kualifikazio handiko profesionalak erakartzeko eta talentuaren garapena sustatzeko, Bizkaiko enpresekin lankidetzan.

800 000 euroko zuzkidura du programak, eta unibertsitateko gradua edo lizentziatura eta jarduera egingo den sektorean gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten profesionalentzat pentsatuta dago, bai eta jarduera Industria, Eraikuntza, Garraio eta Handizkako Merkataritza sektoreetan garatzen duten enpresentzat ere.

2021eko urteko soldata finko gordinaren % 20rainoko eta kontratatutako pertsonaren 2022ko urteko soldata finko gordinaren % 20rainoko laguntzak jasotzen ditu, gehienez ere 30.000 euroko zenbatekoan kontratu bakoitzeko.

Eskabideak Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA