Infobeaz

Athletic Clubek nutrizio adimentsuko proiektu aitzindari bati ekin dio


Athletic Clubek nutrizio adimentsuko proiektu bat jarri du martxan, nazioarteko kirol industrian aitzindaria. Smart Nutrition Lab du izena, eta Bizkaiko Foru Aldundia du partaide instituzionala.

Smart Nutrition Lab laborategi gastronomiko bat da, nutrizioan, osasunean eta ongizatean azken aurrerapenak txertatzen dituena eta kirol errendimendu profesionalean aplikatzen dituena, horretarako ezagutza eta teknologia berriak bateratuz.

Lezaman kokatuta, klubeko jantokia eremu adimendun bihurtuko du, eta denbora errealean jasoko du kirol errendimenduarekin eta futbolari bakoitzaren osasunarekin lotutako aldagai guztien berri.

Informazio hori Athleticeko mediku eta nutrizionista taldeari kirolari bakoitzaren eta taldearen potentziala hobetzeko funtsezko erreferentziak emango dizkion datu bihurtuko da.

Ez da hor amaitzen Smart Nutrition Laben helburua; izan ere, klubaren helburua da eliteko kirolariekin lan eginez lortutako ezagutza eta esperientziak eskalagarriak izatea eta kirol-industria osoa hobetzea.

Ekimen hau, gainera, Athleticek berrikuntza irekiaren eta baterako sorkuntzaren alde egindako apustuari jarraipena emateko modu bat da, proiektu berriak garatzeko bide gisa. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiaz gain, hainbat sektoretako enpresak eta startupak ari dira bertan lanean, baita zentro zientifiko eta teknologiko bat ere: Ikea, BM Supermercados, AZTI, Aretxarte, Grabit, Proppos, Microcaya, Visioluxe eta The Health Company.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA