Infobeaz

IMG Pharma

IMG Pharmak artikulu bat argitaratu du MDPIk  editatzen duen Analytica aldizkarian. Argitalpen hori erreferentzia da munduan sarbide irekian aitzindaria delako, beste bazteuk ere lanak aztertzen dituztelako eta ikusgarritasuna emateagatik; oraingo honetan BIC Bizkaian kokatuta dagoen enpresari.

Azterlanaren izedna “Analysis of Acetylcholinesterase Activity in Cell Membrane Microarrays of Brain Areas as a Screening Tool to Identify Tissue Specific Inhibitors” da eta  High Throughput Screening (errendimendu handiko baheketa) plataforma bat deskribatzen du azetilkolinesterasaren inhibitzaileak aztertzeko, konpainiaren jabetzakoa den teknologian oinarrituta: mintz zelularren mikroarrayak.

Lana EHUko “Min eta Adikzioen Neuropsikofarmakologia”  ikerketa-taldearekin eta Bilboko Gurutze Gorria Ospitalarekin lankidetzan egin da. Horrela, argitalpen zientifikoen zerrenda luzatzen da.

Nazioarteko aldizkari ospetsuetako argitalpenek Bizkaiko enpresa horren bikaintasun zientifiko-teknikoa ikusarazten laguntzen dute.

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA