Infobeaz

Smart Solutions for Smart destinations erronkako finalistak

Badakigu zein diren Munduko Turismo Erakundeak, OMTk, Athletic Clubek eta Bizkaiko Foru Aldundiak plazaratutako “Smart Solutions for Smart Destinations” erronkaren finalera pasako diren bost startupak. Azaroaren 16an horietako bi irabazle izendatuko dituzte.

Bost finalistak dira: Alice Biometrics, Fluxguide, Orwell, Snaptivity, eta Necsum trison. Azken hau Bizkaian kokatuta dago.

37 herrialdetako ia 100 startupek proposatu dituzte  irtenbideak berrikuntza irekiaren erronkan, Bizkairako esperientzia turistiko berriak planteatzeko, San Mames elementu inspiratzailetzat hartuta.

Sailkatutakoak soluzio disruptibo guztiak dira, teknologia berriak inplementatzen dituztenak, edukiak eta murgiltze-esperientziak proposatzen dituztenak eta Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatuta daudenak, oinarrietan zehazten zen bezala.

Azaroaren 16an, San Mamesen, finala jokatuko da. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, eta bertan parte hartuko dute OMTko ordezkariek, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak eta Ainara Basurko  Ekonomia Sustatzeko diputatuak.

Startup irabazleak proiektu pilotu bat garatzeko aukera izango du Athletic Cluben laguntzarekin 6 hilabetez. Gainera, irabazlea Bizkaikoa bada edo zerga-egoitza lurraldera aldatzea erabakitzen badu, Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa-hazkunderako eta -azeleraziorako laguntza-zerbitzu guztietarako sarbidea izango du.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=ku4jLmtFySM&w=800 /youtube]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA