Infobeaz

BFAren laguntzak – Bide-azpiegituretan berrikuntza sustatzea 2020

Irailaren 10era arte zabalik egongo da Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak sustatzen duen Bide Azpiegituretan Berrikuntza Sustatzeko 2020rako programarako eskabidea egiteko epea. Bide-sare foralaren hobekuntza bultzatzea eta sektoreko enpresak egoera ekonomiko eta enpresarial berriaren aurrean kokatzea du helburu.

Programa 3 langile baino gehiagoko plantilla duten ETEentzat pentsatuta dago, Bizkaian ekoizpen-zentro bat dutenentzat, eta ITS aurreratuen, azpiegitura adimendun eta digitalaren eta jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren esparruko proiektuak garatzen ari direnentzat, urte honetan zehar eta 2021eko ekainaren 30era arte.

Laguntzen gehieneko zenbatekoa 100.000 €-koa izango da, eta kanpoko gastuak soilik onartuko dira.

Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak eta BEAZek sinatutako hitzarmen baten ondorioz, gure talde teknikoak programa hori kudeatzen lagunduko du. Gure babesa izango duzue!

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA