Infobeaz

Bizkaiko eta Gipuzkoako 15 startup MassChallege-Biscay 2020 programaren finalera iritsi dira

Bilboko eta Gipuzkoako 15 startup hauek iritsi dira MassChallenge-Biscay 2020 programaren finalera: AsimobBerba TranslationsB-Lab GastronomicInnitiusKietoparao, Lainomedical, Legit, LugfyMissBabysitterOnenaOsito&Co.OsoigoRunnea AcademySenstile, eta Vvision.

Guillermo Arreguik, Jesús Ángel Bravok, Unai Carmona Seinek y Santiago Lozanok osaturiko epaimahai independente batek azkenengo erabakia hartzen zuen, eta horrela, “administrazioak sustatzen duen programa bat merkatura irekiago dagoen ekimen bilakatuz” (S. Lozano).

Arestian egin diren aurkezpenetarako bi egunek aukera ematen zien “nazioartekotzeko gogoa duten eta dagoeneko iragazita dauden proiektu asko ikusteko, ez bat edo bi, hogeita bost; kopuru esanguratsua da” (S.Lozano). “Dagoeneko nabarmentzen hasi diren proiektuak babesteko aukera paregabea” eskaintzen zien (Jesús Ángel Bravo).

Startupei buruzko inpresioa Unai Carmonak eman zuen: “ausartak dira, ez bakarrik ekintzailetzari ekiteagatik, bai eta programa honetara aurkeztu eta beren proiektuak defendatzeagatik ere. MassChallenge-Biscay programari esker, aurreiritzi bat baztertuko dugu, hau da, AEBtik datorren guztia hobea dela pentsatzearen aurreiritzia”.

MassChallege-Biscay programaren inguruan iritzi hau zuen Guillermo Arreguik: “mailaz igotzen laguntzen die enpresei, lehiakorragoak izaten eta nazioartean gora egiteko anbizio handiagoko negozio-eredu bat jorratzen”.

Ildo beretik, Santiago Lozanok azpimarratu du “programaren bitartez, proiektuek kanpora begira dezakete eta hasiera-hasieratik izan nazioarteko ikuspegia”.

Ikuspegi hori Bostonen egingo duten egonaldian zehar hedatuko dute. Hiri horretan, bizkortze-tailer intentsibo bat jarraituko dute; ikastea, harremanak egitea eta munduko ekosistema ekintzailerik berritzailenetako bat ezagutzea ahalbidetuko diena.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA