Infobeaz

Aldundia eta Bizkaiko enpresa sarea Bizkaia Enpresa topaketaren bederatzigarren edizioan bildu dira

500 bat enpresa bildu dira gaur goizean BECen Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Beaz foru elkarteak antolatutako bederatzigarren Bizkaia Enpresa topaketan. Jardunaldi honen gai nagusia aurten lankidetzako ekosistemak izan dira eta enpresa sareak dituen erronkei buruz eztabaidatzeko eta erakundeen arteko lankidetzaren arloko esperientziak ezagutzeko balio izan du.

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak parte hartu du topaketan eta Bizkaia haztea lortzeko lanean jarraitzeko deia egin die bertaratutakoei. “Nik hemen ez ditut 500 enpresa ikusten. Bakarra ikusten dut: Bizkaia. Hemen gauden guztiok Bizkairako egiten dugu lan. Bizkaiko pertsonentzat, lurraldeko bizi-kalitatea hobetzeko eta Bizkaia hobea egiteko. Helburu hori partekatzen dugu. Baina hori lortzeko gauza gehiago partekatzen jarraitu behar dugu. Bidea, erronkak, aukerak, egiteko moduaā€¦ partekatu behar ditugu, eta elkarrekin jarraitu behar dugu”, baieztatu du Rementeriak.

Ahaldun Nagusiak nabarmendu du ziurgabetasun testuinguru orokor baten Bizkaiak segurtasuna eta egonkortasuna eskaintzen dituela eta ziurtatu du Aldundiak lanean jarraituko duela lurraldeak ezagun eta erakargarri izaten jarrai dezan. “Loturak, errepideak, garraioa eta mugikortasuna hobetuz. Mundu osoan inbidiagarriak direnĀ  egonkortasun politiko, sozial eta ekonomikoarekin. Bizkaia portu segurua da orain ziurgabetasunez beteta dagoen itsasoan. Espainian inbidiatu eta Europan aintzatetsi egiten den fiskalitatea bultzatuz. Talentua zainduz eta proiektu berri eta berritzaileei eskua emanez”, adierazi du.

Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren esku hartzearekin amaitu den topaketa honetan ere ardatza berrikuntza izan da. Ainara Basurkok azpimarratu du lehiakortasunera iristeko ez dagoela bidezidorrik eta egungo erronkek derrigorrez eskatzen dutela berritzen jarraitzea. “Azken urteotan ezer ikasi badugu da egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko funtsezkoa dela mehatxuak aukera gisa irakurtzeko gai izatea eta etortzeke dagoenari aurrea hartzea. Ez dago lehiakortasunarekiko bidezidorrik, baina murgilduta gauden erronka handiei aurre egiteko laguntza aurkituko duzue: aurrerapen teknologiko geldiezina, erronka demografikoak eta ingurumenekoakā€¦ Erronka komunak dira; enpresa-sarearenak, erakundeenak, gizarte osoarenak. Eta modu bateratuan jorratu behar ditugu”, azaldu du diputatuak.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA