Infobeaz

Sortzaileen talentua agerian: DendAZ. This is Basque Design

Azkuna Zentroak diseinuari eskainitako gune berria du: DendAZ. This is Basque Design. Beheko solairuan dago kokatuta eta haren helburua Bizkaiko diseinu arloko profesional eta enpresen lana agerian jartzea da.   

Proiektua AZren 2019-2023 estrategiaren barruan dago eta, zehazkiago, bertoko sormen-sektoreak dinamizatzeko eta gizartearekin loturak lortzeko ahaleginean. Beazen, Bilboko Udalaren eta EIDEren laguntza du.

Espazio berri honek liburu-denda, ardo, moda, paper-denda eta dekorazio guneak ditu. Helburua artista eta diseinugileek egindako proposamenen arabera haztea eta bilakatzea da, haien sorkuntzak ikusgai bihurtzen duen leihoa eskaintzeko asmoz.

Lokalak 150 metro karratu ditu eta Pez Studio-k diseinatu du. Moldagarria, ekologikoa eta gardena da, bertatik gunearen berezko baloreak bultzatzeko asmoz. Elementu mugikor eta moldakorretako erabilerak espazio hibrido bat sortzen du, salmenta eta erakusketak egiteko, zein ekitaldi, aurkezpen eta tailerrak antolatzeko balio duenak. Altzariei dagokionez, nagusiki modularrak dira eta bertako zurez inguruneko tailer artisauetan eginda daude.

Proiektu hau Bilbo, Bizkaia, Euskadi, Nafarroa eta Akitakia Berriako 20 artista eta diseinugileen parte-hartzearekin abiatuko da eta partaide berriekin hazten joango da. Proiektuak Azkuna Zentroak, Bilboko Udalak, Beazek eta EIDEk egin dute. Hona hemen emaitza:

Ainhoa Fustel, Aitor Saraiba, Amarenak, Angélica Barco, Apetitu, Ätakontu, Berni Zarrari, CookPlay, Eder Aurre, Espacio Aerre, Ganboa Handmade Jewellery, Higinia Garay, Ixi Wood, Katxi Klothing, Leire Urbeltz, Mario Gaztelu, NUOC, Pilar Morquillas, Proyecto Hemen, TAKO, eta Ziriak.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA