Infobeaz

Think Big sariak EHUko ekintzailetzari

Beste urte bat  Think Big sarietan . EHUren Bizkaiko campusean unibertsitate-ekintzailetza sustatu nahi duen ekimenaren hamargarren edizioa.  24 proiektu lehiaketan eta lau irabazle: Mindflu, By-Care, GoRandom eta Gamma Beacons. Zorionak!

Sarien emanaldia, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, ekintzailetza kultura eta gogoaren ospakizuna izan zen.

Hantxe egon ziren Zitek bultzatzen duten hiru erakundeak: EHU, Bizkaiko Foru Aldundia eta beaz. Gainera lehiaketa aurkeztu diren 73 lagunetako asko ere egon ziren.

Ainara Basurko Beazko zuzendariak errekonozimendua adierazi zien parte-hartzaileei “gure inguruan, enpresa-proiektu berrien bidez, aberastasuna sortzeko gogoa eta adorea izateagatik eta zenbait balio lantzeagatik, horrela azkenean lan egingo duzuen enpresa hobexea izango delako”.

Patxi Juaristik, EHUren Bizkaiko erretoreordeak esan zuenez: ” arrakasta ez dela egin dezaketela uste dutenentzat, egiten dutenentzat baizik” agerian uzteagatik.

“Paperetik errealitatera eta ezagutzatik baliodun proposamen batera pasatzeagatik, teoriatik praktikara”,  Eva Armestok, Bizkaiko Foru Aldundikoak.

Hiru sari egon ziren, hirugarrena partekatua:

Mindflu, modako sare soziala, marka eta influencerrak konektatzen dituena online erosketan esperientziarik onena eskaintzeko.

By-Care, pilula-ontzi adimenduna, nagusiei etxean laguntzeko, segurtasuna eta agindu medikoak jarraitzea bermatuz.

GoRandom, aisialdi eta kirol esperientziak bizitzeko era berria.

Gama beacons

Epaimahaiak hiru accesit eman zizkien Legit, Zinnia ediciones, eta Double gate-ri.

Zuzkidura ekonomikoaz gain talde irabazleek hainbat laguntza izango dute beren negozio-ideiak aurrera eramateko. Think Bigera aurkeztu diren proposamenen erdia jada enpresa proiektuak dira.

 

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA