Infobeaz

Bizintek 2018 saria

Ekainaren 10ean, Bizintekek 2018ko Gradu, master edo graduondoko amaiera proiektuen saria eman zuen. Etorkizunek inguru digital eta industrialak diseinatuko dituen ingeniaritzako profesionalen belaunaldia bultzatu nahi duen ekimenaren hirugarren edizioa.

2018ko edizioan Javier de Martin Gilek (UPV/EHUko Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako ikaslea), Adrian Irigoyen Iraundegik (UPV/EHUko Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduko ikaslea) eta Carlos Salinas Álvarezek (Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako ikaslea) garatutako hiru konponbide berritzaile izan dira aukeratuak.

Javier de Martinek sare neuronaletan oinarritutako sistema bat sortu du jakiteko noiz egongo diren libre bizikletak hiriko mailegu zerbitzuetan. Asmoa zen horrelako zerbitzuetan maiz gertatzen den egoera bat saihestea: aparkalekura iritsi eta bizikletarik ez egotea, edo aparkatzeko toki guztiak beteta egotea.  Orobat saritua izan da Adrian Irigoyenek sortutako monitorizazio industrialeko sistema bat, lainoko datuetan eta Android web aplikazio batean oinarritzen dena. 4.0 Industriara bideratutako konponbide horrek aukera ematen die enpresei eraldaketa digitala abiarazteko modu erraz batean.

Azkenik, Carlos Salinasek irabazi du lehen Bizintek saria, presio-ultzeretan infekzio bakterianoak detektatzen dituen dispositibo batekin. Sistema horrek sentsoreak eta kamerak dauzka, zeintzuek zauriak aztertzen baitituzte tenperatura eta gasen kontzentrazioa bezalako aldagaiak kontuan hartuz. Hala, dispositiboak diagnostiko ez inbaditzaile bat egiten du, ohiko probak baino azkarrago eta minik eragin gabe. Proiektua lankidetzan garatu da Louisvilleko Unibertsitatearekin (AEB) eta Santa Maria eta Basurtuko ospitaleekin (Bilbo).

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapen Saileko Enpresen Sustapenerako Zerbitzuaren zuzendari Eva Armestok, Gaztenpresako Inma Ramosek eta Bizintekeko zuzendari nagusi Daniel del Ríok banatu dituzte sariak.

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA