Infobeaz

Bizkaia eskutik 3. saioa: proiektuak gauzatzen

Bizkaiko artisauen eta diseinugileen artean lankidetza bultzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek sustatzen duten Bizkaia eskutik programaren 3. jardunaldia burutu zen maiatzaren 3an Beazen instalazioetan.

Artisau eta diseinugileek osatutako lantaldeek elkarrekin lanean aritu dira eta ideia eta zirriborroetatik produktu konkretuetara pasatu dira. Mahaiak ez ziren hutsik egon, hainbat proiektu, objektu eta materialez gainezka baizik. Begien bistan dago profesionalen arteko elkarlana bere fruituak ematen ari dela. Orain hurrengo hamabost egunetan produktuok lantzen jarraitu beharko dute behin betikoak lortu arte.

Saioan Lucía Castro diseinugile grafikoak marka txikien komunikazio-nortasunaz hitz egin zuen  eta, erabiltzailearen eta banatze-kanalaren definizioa egin ondoren esan zuen “produktu batek kontatzen duen historiak bat etorri behar duela artisau edo diseinugilearen nortasunarekin”.

Hurrengo hitzordua maiatzaren 17an izango da.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=0Z_aIEQK6EE&feature=youtu.be&w=800]

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA