Infobeaz

Burututako I+G jardueren kenkariak. Eskatu jada zerga kalifikazioko txostena!

Otsailaren 28an epea zabalduko dugu I+G jardueren ziozko zerga kalifikazioko txostenak eskatzeko.  Ziurtagiri hauek lotesleak, doanekoak eta funtsezkoak dira Foru Arauaren 62. artikuluan agertzen diren kenkariak lortzeko. Eskaerak martxoaren 29a arte.

Laburki esanda, kenkariak 2018an egindako gastuei aplikatuko zaizkie, hemendik datozenean:  oinarriko ikerkuntza eta ikerkuntza aplikatutik, garapen esperimentaletik eta software aurreratua sortzetik.

Beazko lantalde teknikoa zuen esanetara dago kontzeptuok nola xehakatzen diren zehatz-mehatz azaltzeko eta I+Gko kalifikazio-eskaeran behar den informazio tekniko eta ekonomikoa emateko.

Orain arte Beazek berrikuntza teknologikoaren ziozko kalifikazio-txostenak ematen zituen jarduerak burututa zituzten proiektuetarako. Kalifikazio berri honen eskaintza -aurrekoa bezalaxe- Ogasuna eta Finantzak Sailak eta Beazek Bizkaiko enpresetan ikerkuntza eta garapen jarduerak bultzatzeko sinatu duten hitzarmenaren ondorioa da.

Txostenak 2019ko ekainaren 30a baino lehen emango dira.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA