Infobeaz

BFA – Udal eta mankomunitateen eraginkortasun energetikoa hobetzeko foru diru-laguntzak

Otsailaren 28ra arte zabalik egongo da epea Iraunkortasun et Inguru Naturalaren Zaintza foru Sailak  eraginkortasun energetikoa hobetzeko udal eta mankomunitateei ematen dizkien diru-laguntzak eskatzeko.   

Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat euro erabiliko ditu aurten gure lurraldeko udal eta mankomunitateek garatzen dituzten energiaren eraginkortasuna hobetzeko eta gai horren inguruko plan edo proiektuetan beren beregi jasotzen diren jarduketak finantzatzeko.

Zehazki, honako hauek izango dira laguntza hauen xedeko jarduketak: energia elektrikoaren kontsumoa murriztea eta A motako energia-kalifikazioa lortzen duten kanpoko argiteria publikoan egindako jarduketak; kanpoko argiteria publikoan kontsumo-datuak automatikoki jaso, datu horiek ebaluatu eta ondoren sistema hobetzeko egokitzapen-kudeaketa ahalbidetzen duten kontsumo energetikoen urrutiko monitorizazio-sistema iraunkorren instalazioa; eta energia elektrikoa edo erregaiaren kontsumoa murriztea lortzen duten eraikin publikoetan jarduketak (klimatizazioko edo/eta ur bero sanitarioko instalazioak, kogenerazio/trigenerazioko instalazioak, kanpoko argiteriaren instalazioak, energiaren monitorizazio-sistemak eta baliabide berriztagarrien aprobetxamenduko instalazioak).

Laguntzak norgehiagoka araubidean emango dira eta otsailaren 28ra arte eskatu ahal izango dira foru erregistroetan edo Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA