Infobeaz

Bizkaia munduarekin konektaturik: Bizkaiko 6 startup Tel Aviveko SOSA bizkortzailean

“Talentu handiko ekosistema gara, txikia baina asko eskain dezakeena eta munduarekin era aitzindarian konektatzen ari dena”. Horrela iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Tel Aviveko SOSArekin sinatutako akordioa. Hurrengo sei hilabeteetan Bizkaiko sei startup joango dira enpresa-bizkortzaile horretara. 

Arrecife Energy Systems, Kimet Sport, Plato Hola!Recircular, Satlantis Microsats eta WorldPats-ek bidea zabalduko dute eta denboraldi batean SOSAk diseinatutako bizkortze-programa jarraituko dute, balio erantsia eman eta teknologia eta berrikuntza esanguratsuekin konektatzeko.

Egoitzak Tel Aviven eta New Yorken dauzkan SOSA plataformaren helburua abangoardiako berrikuntzaren eskaintza eta eskariaren arteko tartea gutxitzea da. 2013an sortu zen eta haren instalazioetatik jadanik 8500 startup baino gehiago pasatu dira, korporazio handiek eta inbertsiogileek osatutako SOSAren sare globalera sarbidea izanik.

“Bizkaia munduarekin konektaturik” Bizkaia 2030 estrategia osatzen duten 4 ardatz nagusietako bat da; bertan Aldundiak hurrengo urteetan aurre egin behar zaien erronkak zehazten dira, horien artean “gure enpresa eta gazte ekintzaileen nazioartekotzea indartzea eta gure lurraldea nazioarteko agendan koka dadila lortzea, nazioarteko sare eta foro garrantzitsuetan presentzia aktibo eta sistematikoa izanik”.

Hori lortzeko, 2016an lehenengo itunak sinatu ziren Bostoneko MassChallenge bizkortzailearekin eta Cambridge Innovation Center, CICekin. Orain SOSArekin sinatu da hitzarmena, munduan ekintzailetza arloko bigarren ekosistema garrantzitsuentzat jotzen denera sarbidea emanez.

 

 

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA