Infobeaz

Maker Faire Bilbao, egizu zuk zeuk

“Maker kultura lurralde honetan sustraitu da”, horrela ekin dio Karim Asry  Maker Faire Bilbao-ren antolatze-kideak azokaren seigarren edizioaren aurkezpenari. Bere eremuan Europako garrantzitsuenetakoa bihurtu da eta urriaren 26tik 28ra Zorrotzaurren berriro ehunka ekitaldi eta milaka lagun elkartuko ditu.

Aurten ere antzinako Artiach gaileta fabrika jende ororentzat asmakizun, sormen eta berrikuntzen erakusleihoa izango da,  “egizu zuk zeuk” goiburupean.

Aurreko edizioetan bezala Maker Faire Bilbaon maker kulturako erreferenteak elkartuko dira: Gianluca Pugliese eta Italiako Wasp 3D; lantaldea Meghan Rutigliano, Burning Man jaialdikoa;  MyHumanKit elkartea; edo Agustín Flowalistik, 3D inprimagailuetarako munduko diseinurik deskargatuenetako batzuen egilea.

Lantegiak egongo dira heldu eta umeentzat eta bereziki nabarmendu behar da familia osoarentzat pentsatutako ekintza kopurua, azokaren nolakotasun didaktikoari atxikiz.

Mujeres Tech eta Woman Sarea kolektiboek teknologia sektorean emakumezkoen presentzia handiagoa behar dela aldarrikatuko dute.

Fab Lab Bilbao, 3D Egin, BIOOK, DIYBio Bilbao eta EHU eta Deustuko Unibertsitateak bultzatutako proiektuek bertoko kolektiboen eta teknologiaren sare globalen lotura gero eta handiagoa erakutsiko dute.

Ainara Basurko Beazko zuzendariak prentsaurrekoan azaldu duen bezala “maker mugimenduaren ekimen, sormen eta ikuspegiak gure garapen ekonomikorako garrantzitsuak diren joerak erakusten dituzte, enpresa jarduera berriak bultzatzeko funtsezko katemailak direnak”:

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA