Infobeaz

Zabalik dago izena emateko epea Bilbao Seriesland jaialdian

Ekainaren 30a arte zabalik egongo da epea Bilbao Seriesland jaialdian izena emateko. Web-serie bat sortu duten pertsonei zuzenduta dago: gutxienez hiru ataleko serieko edukia duen eta hasteko Interneten banatua izan dena. 

Mundu osoko serie digital onenak, ekoizpen handiak eta sarean agertzen ari diren ahots berriak batu nahi dituen jaialdiaren laugarren edizioa, sareko eduki berrienak eta profesionalen artean akordioak egitea ahalbidetzeko.

Jaialdiko egitarauan sartuta daude txostenak, lantegiak, aztertze-kasuak eta mahai-inguruak ekoizleekin. Gainera, sariak egongo dira sail ofizialean eta Amets eta Trailer kategorietan eta, lehiaketatik kanpo, euskal eduki onenari emango zaion aipamena.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA