Infobeaz

Norabidea 2018: elkarlanean aritzea ezinbestekoa da berritzeko

Aurten ere Barrixe Bizkaiko Berrikuntza Behatokiak Norabidea argitaratu du, berrikuntza dinamikak ulertzeko lurraldeko 2000 enpresa baino gehiagoren artean egiten duen azterketa. Edizio honetako datu esanguratsuen artean “lankidetza berritzeko gai erabakiorra dela ” adierazten duena edo berrikuntza eta enplegua eskutik doazela islatzen duena.   Bizkaiko enpresen %60,7k aitortu du jarduera berritzaileren bat egin duela 2017an. Halaxe dio Norabidea 2018 azterlanak, zeinaren helburua baita Bizkaiko enpresen jarduera berritzailea aztertzea. Etengabe berritzen duten enpresak kontuan hartuz gero, %38,8k berrikuntza jarduerak egin dituzte modu jarraituan 2017an eta aurreko hiru urteetan.

Gainera, aurten lehen aldiz egin da Bizkaiko Berrikuntzaren Indizea, enpresetako berrikuntza jardueraren sistematizazio-gradua neurtzen duen adierazlea, eta azterketa horrek dio enpresen %37,2k berrikuntza maila handia edo oso handia duela.
Norabidea 2018 txostenean bada beste ondorio nagusi bat ere, enpresen %60,3k uste baitu berritzeko hartutako erabakia arrakastatsua izan dela.

Bestalde, enpresen %42,1ek berrikuntza prozesuak garatzen ditu testuinguru ekonomikoa gorabehera, eta %49,7k ez ditu berrikuntza arloko helburuak murriztu egoera ekonomikoagatik.Etorkizunera begira, Bizkaiko enpresa-sarearen aurreikuspenak baikorragoak dira aurreko urteetakoak baino.

Beste muturrean daude azken urtean inolako berrikuntza-jarduerarik egin ez duten enpresak, %39,3 guztira.
Enpresa talde horretako konpainia gehienek uste dute ez dela beharrezkoa ekimen berritzaileak egitea, batzuek ez dutelako premiarik ikusten, beste batzuek pentsatzen dutelako ez dagoela ondasun eta zerbitzu berritzaileen eskaerarik, eta besteek, aldiz, berrikuntzaren kostuagatik.Hala ere, gero eta argiago dago ekimen berritzaileak garatzea beharrezkoa eta presazkoa dela, eta lotura daukala enpresaren arrakastarekin.

Funtsean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ganberak uste dute gaur egungo testuinguruan hazkunde eredu berri bat behar dela, ezagutza sortzeko gaitasunean oinarrituta egongo dena, eta ezagutza hori balio handiagoko produktu eta zerbitzu bilakatuko duena, lehiakortasun abantailak sortzeko.Eta nola erantzun diezaiokegu errealitate horri?Berrikuntza estrategikoki ezarriz enpresako maila eta arlo guztietan.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA