Infobeaz

BIC StartUp! Day: euskal startupen berrikuntzarako ahalbideak agerian

Euskadiko ekonomiarentzat estrategikoak diren sektoreetako hogeita hamar startup ekainaren 20an elkartu egin ziren BIC StartUp! Day lehenengo bileran. Hantxe egon ginen Beaz-BIC Bizkaia eta BIC Ezkerraldea, mentore eta inbertsiogileen aurrean berrikuntzarako ahalbideak erakutsi zituzten Bizkaiko 10 enpresa sortu berrirekin batera. 

CITA Emprende-ren barruan antolatu zuten Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta euskal BICek, eta BIC StartUp! Day-ren helburua Euskadiko Business Innovation Center-etan inkubatuta dauden enpresen lana erakustea eta gure ekintzailetza sarea indartzea zen.

BIC Araba, BIC Bizkaia, BIC Bizkaia Ezkerraldea eta BIC Gipuzkoa energia, bio-osasun eta industria 4.0 arloan lan egiten duten 30 startupek ordezkatuta egon ziren. Euren proiektuak azaldu zituzten denek sektore bakoitzeko profesional, balizko bezero eta inbertsiogileen aurrean. Hiru minututan egin zuten, adituen aholkua jasotzeko izan zuten denbora berean. Startup hauek egon ziren:

Arabakoak:  Biogenetics, E-Process, Encriptia, S.L., Enerbasque, Globe Testing, I+Med, Lis Solutions, Meteo for Energy, Mizar Additive Manufacturing eta Optimus 3D.

Bizkaikoak: Addilan Fabricación Aditiva, Ariadna Grid Instruments, Bat Lion, Dative Partners, IMG Pharma, Key Networks ICT, Muon Tomography Systems, Osasen Sensores, Saitec Offshore Technologies, eta The Art of Discovery.

Gipuzkoakoak: Asparia Glycomics, Atten 2, Bihurcrystal, Naru Intelligence, Nuavis Technology, Search your Gut, SOMAprobes, WattioCorp, eta Zitu Informatika.

Aholkuak ematen egon ziren:  Jon Bueno (Mercedes), Jokin Lopetegui (CAF), Pedro Muñoz-Baroja (Easo Ventures), Jesús de la Fuente (Graphenea), Xabier Alvarez (Lawesome), Miguel Palacio (Petronor), Óscar Cantalejo (Iberdrola Ventures), Guillermo Arregi (Emprendiza), Jon Uriarte (StubHub), Josetxu Silgo (Metxa), Javier Julián (Keralty), Laureano Simón (Oncomatryx), Paula Olazabal (Ysios Capital), José Tesán (Kereon Partners) eta Koldo Unanue (Euskaltel).

Europak 150 inguru Business Innovation Centre dauzka, EBN sarea ren barruan, eta denen helburua da startup eta ekintzaileen garapen ta hazkundea bultzatzea.

Horietako lau Euskadin kokatuta daude: BIC Araba, BIC Gipuzkoa, BIC Bizkaia Ezkerraldea, eta Beaz-BIC Bizkaia, espainiar Estatuan duela 30 urte baino gehiago sortu zen lehena. Elkarrekin ari dira lanean Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru Aldundien laguntzarekin bultzatzen duen Ekintzailetza jarduerari laguntzeko erakunde arteko planaren barruan.

BIC StarUP! Day ekitaldia, lehenengo edizioan izan duen arrakasta ikusita, urtero euskal lurralde banatan burutzea erabaki da.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA