Infobeaz

Badago erabilgarri ETEetan berrikuntza teknologikoko proiektuak bultzatzeko funtsa

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza teknologikoko proiektuak bultzatzeko funts berria.  “Berrikuntza Funtsa” honek elkargiren abala dauka eta Beazek erakunde laguntzaile gisa parte hartzen du. 

Funts aitzindari horrek herritarren parte-hartzea sustatzen du enpresa txiki eta ertainen berrikuntza proiektuak finantzatzeko, horertarako onura fiskalak ezarriz, besteak beste Ondarearen gaineko Zergaren salbuespena eta egindako ekarpenaren %15eko kenkaria PFGZ kuotan.

Kreditua produktu edo prozesu berriak nahiz nabarmenki hobetuak garatzen dituzten ETEek jaso ahalko dute, finantziazioa ibilgetu material eta ezmaterialerako, langileria gastuetarako eta proiektua garatzeko beharrezkoak diren kanpoko gastuetarako erabiliz.

Mailegua 150 000 € eta 650 000 € bitartekoa izango da,  5 urteko epean, urte bateko gabealdiarekin, eta kostu finkoa %2,1ekoa, komisioak eta korrituak eta %30eko bulleta barne.

Aurretiaz, maileguak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko ematen direla ziurtatzeko, eskatzen dituzten ETEek egoera hori egiaztatu beharko dute txosten baten bidez eta Bizkaian BEAZek ematen du.

Funtsa jada erabilgarri dagoenez, zure esanetara gaude haren gakoak ulertzen laguntzeko.

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA