Infobeaz

Beaz BIEMH 18-n

Aste osoan albistea izan da BECeko BIEMHen 30. edizioa. Sei pabilioi, 1700 erakusle baino gehiago, aurrekaririk ez duen eskaintza teknologikoa… Horregatik, Beazen erabaki dugu zuzenean parte hartu dugun ekitaldi bi azpimarratzea: BeDIGITAL by BIEMH eta Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren Teknologietako Berrikuntzaren 13. Sari nazionala.  

BEC eta AFMk bultzatzen duten BeDIGITAL ekimen berria da, teknologia digitalen industria aplikaziorako. Helburua gure inguruko industria enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea da, ezagutzaren transferentzia aldeztuz eta 4.0 eremuan lan egiten duten euskal startupen eskaintza erakutsiz.

Foro honetan Bizkaiko Foru Aldundiak stand bat eduki du eta bertan Binary Soul, Decidata, Drone by Drone, Industrial Data Mining, Isetic,  Keynetic Technologies, Ludus, Nexmachina, Stockare RFID Solutions, Virtualware eta Zylk startupek aukera izan dute beren lana erakusteko beren garapen teknologikoak erabiltzen dituzten eta erabil litzaketen industriei.

Sariari dagokionez, Beaz aurten ere epaimahaikidea izan da AFM, BEC eta Beazek 1992tik antolatzen duten dominan, azokan dauden eta beren kalitatearengatik nabarmentzen diren produktu, zerbitzu eta konponbideak goraipatzeko, berrikuntza teknologikoa, diseinua, ergonomia, segurtasuna eta jasangarritasuna aintzta hartuta.

Edizio honetam hauek izan dira sarituak:

Zayer, makina-erreminta sailean.

Nicolás Correa,cosagai, akzesorio eta tresnak.
Addilan, fabrikazio eransgarri edo 3D sailean.
Savvy, 4.0 kontzeptuak fabrikazio-sistema aurreratuetan txertatzeari dagokion sailean.

, , , , , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA