Infobeaz

ON Bizkaia sarien 2018ko edizioa

ON Bizkaia Sariek Bizkaiko enpresa txiki eta ertainak  goraipatzen dituzte gure Lurraldean jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzeagatik.

Beazek kudeatzen dituen Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Sailaren programetara aurkeztu diren proiektuak eta enpresak izan daitezke hautagai.

Bizkaia Enpresa bileran eman ziren eta 2018ko edizioan hauek izan dira enpresa saridunak: Prosertek, PQC Power Quality Control, Lookiero Style, Sophie et VoilĂ , FundaciĂłn Solidarters, Batz energy eta EFEUVE Fachadas ventiladas.

 

BERRIKUNTZA proiektu saria: PROSERTEK

Enpresa hau 1992an sortu zen Santurtzin eta gaur egun portu eta itsasontzietako tresneria diseinatzen, fabrikatzen eta instalatzen du, sektore horretan liderra delarik estatuan eta Europan. 25 urteko historian haren ezaugarri nagusiak berrasmatzeko gaitasuna eta etengabe lehiakortasuna hobetzeko ahalegina izan dira, beti erronka berriei helduz, produktu, prozesu, merkatu nahiz antolaketan izan. “Gure proiektu bakoitza I+G hutsa da” —diote—, eta hori egiaztatuta gelditzen da gaur egun Prosertek taldea munduko portu-azpiegitura nagusietan baitago.

NAZIOARTEKOTZE proiektu saria: PQC, POWER QUALITY CONTROL

Bilboko ingeniaritza eta arkitekturako aholkularitza-bulego hau datuen prozesurako zentroen azpiegitura elektromekanikoak garatzen espezializatuta dago. Estatuko merkatuan lanean 15 urtetik gora bete ondoren, PQCk nazioarteko presentzia handitzea erabaki zuen. Txile, Mexiko eta Miamin merkataritza-zabalkunde prozesuei ekin zien eta gaur egun errotuta dago bertan. 2013an lehenengo lanak egiten hasi zen Perun, TelefĂłnicaren eskutik; geroago Kolonbian ere proiektuak burutuko zituen. 2017ko amaieran sari bikoitza jaso zuen Latinoamerikan garatutako data center proiekturik onenak errekonozitzen dituzten Latam Awards sarietan.

BIZKAIA SORTZAILEA proiektu saria: SOPHIE ET VOILA

Sektoreari zerbait berezia emango zion eta nazioarteko proiekzioa izango zuen ezkontzako moda-baltzua sortzeko asmoz 2016. urtean Bizkaiko emakume ekintzaile bik beren Sophie Et VoilĂ -n batzea erabaki zuten. Beren lehen urtean enpresa bat sortzeak dakartzan zailtasun guztiak bizi izan dituzte, baina baita haren hazkundea bizkortu duen ezokiko arrakasta ere. Emaztegaientzat neurrira egindako jantzien ostean beren bilduma propioa merkaturatu dute. Gaur egun badauzkate lantegiak Bilbon eta Madrilen eta salguneak beste hainbat hiritan. Beren ekoizpenaren %40 esportatzen dute eta haien arropak Estatu Batuetan, Italian, Japonian, Singapurren eta Suitzan aurki daitezke.

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE BERRIKUNTZA proiektu saria: FUNDACIĂ“N SOLIDARTERS (FAIR SATURDAY)

Fair Saturday Bilbon sortu zen 2014an, mundu zuzenago bat sortzeko arte eta kulturaren ahalmena errebindikatzen duten gazteek bultzatuta. Horretarako bultzatzen duten mobilizazioan —urteko kontsumo egunik handiena den Black friday-ren biharamunean— artistek eta kultura erakundeek ekitaldi baten bidez gizarte proiektu banari laguntza ematea nahi dute. Nahikoa dira 2017ko datuak jendea erakartzeko daukaten gaitasuna erakusteko: 500 ekitalditik gora, munduko 112 hiritan burutuak, 213 gizarte proiektu lagunduta, eta ia 8500 artista parte hartzen. Kopuruen arrakastaren atzean lantalde baten konpromisoa eta ahalegin handia daude, bere helburuak argi edukitzea-gatik eta bere koherentziarengatik nabarmentzen dena.

ENPRESEN SORKUNTZA proiektu saria: LOOKIERO STYLE

Modaren sektoreko enpresa honek informazioaren teknologia berriak aholkularitza pertsonalizatuarekin lotzen ditu. Lookierok personal shopper taldeek denda fisikoetan eskaintzen duten zerbitzua erreplikatzen du eta bere on line bezeroen zerbitzura jartzen du plataforma baten bidez.  Horra sartzen direnek beren neurriak, gustuak, aurrekontua, etab. zehazten dituzte eta eskaria egiten dute. Zenbait egunen buruan kaxa bat jasoko dute, barruan 5 janzki eta izan daitezkeen konbinaketak dakartzana. 2016an jarri zen abian Espainiako eta Frantziako merkatuetan eta urte batean enpresa 16 langile izatetik 100 izatera pasa da eta 9 aldiz handitu du bere negozio-bolumena. 2018an finkatzeko eta merkatu berriak zabaltzeko faseari ekingo dio.

STARTUP ibilbide saria: EFEUVE FACHADAS VENTILADAS

Fatxaden leheneratze eta eraginkortasun energetikoan espezializatuta dagoen enpresa hau 2013an sortu zuten sektoreko profesional batzuek, zerbitzu osoa eman beharra zegoela konturatu zirelako. Efeuvek arkitekturako mota guztietako bilgarri eta instalazioen diseinutik ezarketarainoko zerbitzua eskaintzen du, bai eraikin berrietan zein badaudenetan, bere gaitasun tekniko handiarengatik nabarmenduz. Sortu zenetik 2016a arte enpresaren diru-sarrerak %200 baino gehiago handitu dira eta langileria %90 baino gehiago. 2017an bere ahalegin nagusiak estatuko merkatuan indartzen, frankizia-ereduaren bidez, eta Frantziako hegoaldean zabaltzen egin ditu.

SPIN-OFF ibilbide saria: BATZ ENERGY

Batz Taldeko enpresa honek biltze bidezko eguzki-energia sortzeko produktu eta zerbitzuak diseinatzen, fabrikatzen eta muntatzen ditu in situ. Batz Energyk ondo erakusten du zer den barne-ekintzailetza, ez sorrerarengatik bakarrik, lehiatzeko abantailarik handiena autogintzaren sektorean daukan esperientzia zabalean izategatik ere bai.  SLU legez 2014an sortua, urte gutxitan estatuko eta nazioarteko punta-puntako proiektuetan parte hartzea lortu du. Igorren dauka egoitza eta “edonoiz, edonon” goiburuarekin Estatu batuetan, Hego Afrikan eta Marokon lan egin du enpresak, eguzkiak eta proiektu termosolarrek bertara eraman dutelako.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA