Infobeaz

Berrikuntza irekiaren esperientziak: BIZ Open – RETAbet.es

Félix Font

RETAbet.es-eko IT zuzendaria

“BIZ Open esperientzia oso aberasgarria gertatzen ari da RETAbet.es-entzat. Osagai teknologiko oso handia duen enpresa garen arren, 3000tik gora apustu-terminal diseinatu eta fabrikatu baitugu eta RETAbet.es-i zerbitzua ematen dion software plataforma osoa barruan garatzen baitugu, egia da batzuetan bazterrean uzten ditugula teknologia-aukera apurtzaileak, ezagutzen ez ditugulako edo apustu-plataforma garatzeko eran guk geuk ezarritako mugengatik.”

“Beazekin hasitako prozesuak ahalbidetu digu eskuarki gurekin lan egiten ez duten enpresetara zabaltzeko eta eta pentsamendu teknologikoko beste eredu batzuk daudela konturatzeko. Horren ondorioz hausnartu eta geure ikuspegiak birplanteatu ditugu.
Halaber, erronka honek aukera eman digu beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko, konponbide sortzaileak garatzeko eta geure esperientziak ekarriz eta elkarrekin lan eginez, aukera berriak sortu ahal ditzagun.
Zalantzarik gabe erronkaren esperientzia oso baliagarria gertatzen ari da RETAbet.es-entzat orokorrean eta arlo teknologikorako bereziki.
Espero dugu Beazekin hasi dugunak la beste enpresa batzuek enpresa teknologiko bezala ezagutu gaitzaten eta ideia sortzaile eta berritzaileak proposatzeko gurekin harremanetan jartzen anima balio izango duela”.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA