Infobeaz

Nazioarteko ordezkaritza BIC Bizkaia inkubagailua eta enpresak ikusten

Norvegiako unibertsitateek osatzen duten Euraxess sareko ordezkaritza bat eta Brasilgo Associaçao Nacional de Entidades Promotoras de Empreendimientos Inovadores  (Anprotec) elkarteko beste bat BIC Bizkaia eta bertako zenbait enpresa ikusten egon dira irailean.

Bilera biok manufaktura aurreratu eta bio-mikro-nano teknologietan espezializatutako Zamudioko inkubazio eta ekintzailetza-zentro honek pizten duen interesa erakusten dute.

Euraxessi dagokionez, ikustaldia Bizkaia Talent  eta Euskadin ikerkuntzarako dauden laguntzak ezagutzeko aztertze-bidaia baten barruan egon da. BIC Bizkaian egindako ibilaldian   Ingran Engineering eta The Art of Discovery-ren lana ezagutu zuten.

Anproteceko ordezkaritza teknikoaren helburua Euskadiko eta Brasilgo enpresen aretan teknologia oinarriko negozio-aukerak sortzea izan da. Inkubagailura egindako bisitaldian beren proiektuak aurkeztu zituzten Addimen eta IMG Pharmak.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA