Infobeaz

BIZ Open – RETAbet.es, joko arduratsuaren alde


Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek BIZ Open aurkeztu dute, enpresen arteko lankidetzaren bidez produktu eta zerbitzu berrien garapena bultzatu nahi duen berrikuntza irekiko programa.  

Zehazkiago, BIZ Openek harremanetan jarri nahi ditu Bizkaiko enpresa erreferenteak startup, ETE eta ekintzaileekin, erronka teknologiko baten bidez.

Programa RETAbet.es taldearekin hasiko da, kirol apustuen sektorean erreferentzia den  enpresarekin.

Haren erronka hauxe da: nola lagun dezakete teknologia berriek joko arduratsua sustatzen?

Erronka honi erantzuna emango dion edo lagungarria izan daitekeen konponbide bat daukazula uste baduzu, azaroaren 6tik abenduaren 18a arte duzu epea BIZ Openen izena emateko.

Irabazten duen proiektuak sari bi lortuko ditu. Aldundiaren aldetik enpresak 15 000 € jasoko ditu bere kapital soziala handitzeko. RETAbet.es taldearen aldetik, enpresan proiektu pilotua egiteko aukera, gutxienez beste 15 000 €-koa.

 

 

Save

Save

Save

Save

Save

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA