Infobeaz

Berrikuntza Programa Iberdrola Bizkaia-ren hornitzaileekin

Gogoratu zabalik jarraitzen duela Berrikuntza Programak Iberdrola Bizkaiaren hornitzaileekin, energia-enpresak -Beazen laguntzarekin- bere etorkizuneko beharrizanak konpondu eta Bizkaian berrikuntza bultzatuko duten produktu eta zerbitzu berrien garapena bizkortzeko egin duen lehen deialdia.

Programak hiru ardatz dauzka: finantziazioa lortzea,  spin-offen sorkuntza bultzatzea, eta bere hornitzaileek garatutako produktu/zerbitzuen erosketa berritzailea.

Haren estrategia laguntza ekonomikoa bilatzen duten I+G eta Berrikuntza teknologikoko proiektuak finantzatzean datza, Sozietateen Gaineko Zergaren 11/2013 Foru Arauko 64 bis artikulua dela-bide proiektu horiek sortzen duten kenkaria Iberdrolari emanez. Enpresa ikertzailearentzat jasotako funtsak diru-laguntzak izango dira.

Lehenengo fasean Iberdrolak jasotako eskaerak aztertuko ditu eta haien interesgarritasuna baloratuko du eta, ondoren, Beaz, I+G+b proiektuetarako aurretiazko zerga kalifikazioko Txostenak egiten dituen erakunde legez, Arauak eskatzen duen finantzatze-kontratua izapidetzeaz eta sinatzeaz arduratuko da.

Kontratua sinatu ondoren proiektua egiten hasiko da.

Informazio gehiago jasotzeko eta eskaerak jasotzeko hurrengo posta-helbidera jo: innovacion@iberdrola.es

 

Save

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA