Infobeaz

Bizkaia Open Future_: Gurutzeta eta Dibal erronken irabazleak

MedicSen, Irontec eta Embeblue enpresek irabazi dituzte Gurutzetako Erietxeak eta Dibalek Bizkaia Open Future berrikuntza irekiko programaren bidez plazaratu zituzten erronkak.  Laster beren konponbideen egiazko proiektu pilotu bat hasiko dute Aldundiaren laguntzarekin.

MedicSen startupa osasunerako  teknologia berrikuntzak garatzen espezializatuta dago, batez ere diabetesaren alorrean. Haren proposamena aukeratua izan da Gurutzetako Unibertsitate Erietxeak plazaratutako  erronkan aurkeztu ziren 52en artean. Teknologia berrien bidez bizi ohitura osasuntsuak sustatzea zen helburua.

Dibali dagokionez, helburua pisatzeko gailuen urrutiko kudeaketa eta mantentzea erraztuko duten konponbide teknologiko berriak bilatzea zen. Erronkari erantzuna emateko, Irontec eta Embeblue enpresak elkartu egin ziren eta aurkeztutako 22 konponbideen artean beraiena izan zen aukeratua.

Irontec software libreko konponbide teknologikoak bilatzen dituen Bilko aholkuetxea da, eta Embeblue, startup Wayra bat da, Industria 4.0 eta IoT industrian aditua.

MedicSen, Irontec eta Embeblue enpresek orain proposatutako konponbidearen pilotua egiteko aukera izango dute, Dibal eta Gurutzetako Eritetxearentzako.

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA