Infobeaz

Bizkaia Lehiakorra proiektua, lehen urtearen balantzea

Duela urtebete Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko SailakOrkestrarekin elkarlanean, abian jarri zuen Bizkaia Lehiakorra Proiektua. Orain balantzea egiteko garaia da eta protagonistak Bizkaia eta osatzen duten eskualdeak dira. Gakoa lehiakortasun, lurralde eta oreka hitzetan datza.. 

Apirilaren 28an, BIC Bizkaia Ezkerraldean egindako topaketan, Imanol Pradalesek hamabi hilabeteko lanaren ondorioak aurkeztu zituen eta erakutsi zuen Bizkaiko eskualdeen araberako espezializazio mapak agerian jartzen ditu lurraldearen sendotasunak lehiakortasunari dagokionez (“ADN industriala hortxe dago, indartsu”).

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak balantze positiboa egin zuen: «Lan asko egin duzue aurten, denok elkarrekin egin ere: 80 bilera baino gehiago egin dituzue. Eta, haiei esker, gai izan zarete identifikatzeko eta adosteko zein diren lehiakortasunaren arloan gehien kezkatzen zaituzten erronkak». Eta urrats gehiago ematera bultzatu zituen bertan batutakoak, bildutako informazioa zenbait jarduketatan gauzatu ahal dadin.

Amaitzeko, diputatuak adierazi zuen ilusioa eta motibazioa sortzeko moduko lana dutela aurrera begira. Proiektu eta jarduketa zehatzak dituztela. Bada, hori dela eta, anbizioa eskatu zien parte-hartzaileei Bizkaiko zona bakoitzerako traktoreak eta eraldatzaileak izango diren proiektuak proposatzeko.

, , , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA