Infobeaz

BFA – Berrikuntza eta Inbertsio aurreratua sustatzeko 2i plana

Ekainaren 9ra arte zabalik egongo da deialdia Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatu eta Beazek kudeatzen duen 2i Planeko  diru-laguntzak eskatzeko, Bizkaiko enpresen artean berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko asmoz.

2i plana aurreko urteetan Berrikuntza sustatzeko eta inbertsioa laguntzeko zeuden programetan lortutako esperientziatik sortu da. Bion batura  izanik, helburua da “Bizkaiko enpresen ahalmena gehitzea, lehiatzeko, berritzeko eta teknologikoki aurreratuak diren inbertsioak egiteko, modu iraunkorrean eta ingurunean integratuta”.

Programak proiektu oso ezberdinak hartzen ditu; hala nola, produktuaren gaineko berrikuntza, prozesuak hobetzen dituzten inbertsioak, merkatura hurbiltzeko hobekuntzak, antolakuntzaren berrikuntza, gauzen internet, fabrikazio aurreratua…

, , , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA