Infobeaz

Zazpi euskal enpresa Bostongo CICen

Urtarriletik aurrera Bizkaiko beste hiru enpresa Bostongo Cambridge Innovation Center-en (CIC) egongo dira Lurralde eta Ekonomi Sustapena Garatzeko Sailak eta Cambridge Innovation Center-ek (CIC) duela sei hilabete abian jarri zuten Bizkaia International Startup Connection programan parte hartzeko. Helburua bertoko startupek beren enpresa proiektuak bizkortzen laguntzea da.

Kuaderno, Teslec eta G Pon-Doctor startupek bat egingo dute irailaz geroztiz CICeko coworking gunean lanean ari diren Quarizmi AdtechInnoprotOcean Data Tracker, eta Wimi5-ekin. Geroago, 2017ko bigarren seihilekoan, beste talde bat joango da.

Enpresentzat aukera paregabea da ekintzailetzarako eta mundu osoko enpresekin harremanetan jartzeko eta inguru emankorrenetako batean nazioarteko bizkortze-prozesu batean parte hartzeko. Halaber, Bostonen Bizkaiko ekintzaile-taldeari ikusgarritasuna emateko aukera era bada.

Save

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA