Infobeaz

BOF_ saioa: robotikaren demokratizazioa eta smart robotak

bof-smartrobots1Robotika kolaboratiboaren demokratizazioa izan da Bizkaia Open Future-k eta Tecnaliak  BIC Bizkaia Ezkerraldea antolatu duten jardunaldiaren ardatza, arlo horretan egindako aurrerapenak gure ETEetara ekartzeko.

Jardunaldian egon ziren: José Pérez Larrazabal eta Carlos Uraga, Tecnaliakoak; Michael Loughlin, Nelmia Robotics Insight-ekoa; eta Jordi Pelegri, Universal Robots-ekoa.

Beren hitzaldietan gaur egun robotikak duen pisua aipatu zuten, ez industrian soilik, baita gure eguneroko bizitzan ere; eta datozen urteetan “demokratizazioa” aurreikusten dute, arrazoi ekonomikoengatik eta erabilgarritasunarengatik.

M. Loughlinek esan zuenez, 2020an 50 000 eta 150 000 robot kolaboratibo artean erabiliko dira aurreikusten da. “4.0 industrian funtsezko partaidea izango da”, ETEen lehiakortasuna handitzeko diseinatua.

Hizlariek jorratutako beste gai batzuk izan ziren robot eta gizakien arteko elkarlana, robotikaren zenbait adibide, eta Euskadiren partaidetza duen Europako ROBOTT_NET  proiektua.

Mezu nagusia da robotika enpresentzat hobetzeko, errentagarritasuna lortzeko eta gizarte erantzukizunerako aukera dela.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA