Infobeaz

2. deialdia Bostoneko CICen nazioarteko coworkingera joateko

CIC

2016ko maiatzean Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Bostoneko Cambridge Innovation Center-ek (CIC)   sinatu zuten Bizkaia International Startup Connection programari esker Bizkaiko 24 startup Estatu Batuetan erreferentzia den Cambridge Innovation Center – CICen 6 hilabetez egon ahalko dira.

Programa horretan aurreikusten denez, Bizkaiko 24 startupek, sei hilabetez, bizkortze-prozesu intentsibo batean parte hartuko dute inguru teknologiko bikain batean: CICen coworking-gunean, MITek sortutako ekintzaileen komunitatea, Estatu Batuetako merkatura heltzeko paregabeko bidea eskaintzen duena.

Lehenengo 4 enpresak aukeratzeko prozesua uztailaren erdialdean izan zen eta orain –urriaren 28a arte– bigarren taldea hautatzeko deialdia zabaldu dugu. Hitzordua azaroaren 14tik 16ra bitartean izango da, “pitch competition” baten bidez, eta horrela 2017ko hautatze-prozesua amaituko da.

Izapideak egiteko hurrengo lotura erabili behar da: http://bizkaiainternationalstartupconnection.com/

 

 

 

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA