Infobeaz

BIC Bizkaia BioSpain-en

biospain-feriaHiru egun mamitsu igaro ditugu BioSpain 2016an, BIC Bizkaian kokatuta dauden proiektu eta enpresei laguntza emanez eta nazioarteko bidelagunak izan daitezkeenekin lankidetza-proiektuak identifikatuz.

BIC Bizkaia bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratu eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailua da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta Beazek kudeatzen duena.

2014ko urrian sortu zen eta haren helburua Euskadiko espezializazio adimendunaren lehentasun estrategikoetako bitan sakontzea ā€“fabrikazio aurreratua eta biozientziakā€“ eta enpresa proiektu berritzaileak sortzen eta bizkortzen laguntzea da.

Inkubagailua Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago kokatuta, 6000 m2 baino gehiagoko eraikin batean, bi solairutan banatuta. Gaur egun 22 enpresa ekimen baino gehiago daude bertan, startupek, jada sortuta dauden enpresek eta ekintzaileek bultzatuta, eta teknika, finantza eta merkataritza bideragarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen dute.

Enpresa horietako hamabik bio sektorean lan egiten dute, giza, animalia eta landare osasunari dagozkion gaietan. Aurten denek batera 8 milioi euro fakturatzea eta 89 pertsonari lanpostua ematea aurreikusten dute.

Denak egon dira BioSpain-en, gehienak BIC Bizkaia-ren standean eta horrek aukera eman die presentzia aktiboa izateko munduko teknologia arloko ekitaldirik garrantzitsuenetako batean: 700 enpresak baino gehiagok eta 45 inbertsio-funtsek parte hartu dute.

Enpresen artean izan diren kontaktuez gain,Ā  BioSpainen aukera eman dio BIC Bizkaiari nazioarteko bidelagunak bilatzeko eta bereziki interesgarriak izan diraĀ  Life Sciences Hub Wales edo The Richi Foundation-ekinĀ  izandakoak.

 

 

Save

Save

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA