Infobeaz

Berriro dator D Week, ekitaldiz gainezka

logo-dweek-h-cAzaroaren 17tik 30era Bilbao Bizkaia DWeek-en bigarren edizioa burutuko da. Bi aste, 38 ekitaldi eta helburu bat: sormen-industriak agerian jartzea. Egitarauko xehetasun guztiak D Week webgunean daude. 
D Week BiDCk antolatzen du eta hamar sormen-sektore ditu helburu: arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, diseinua, interiorismoa, moda eta bideo-jokoak.

Haren erronken artean, sormen-industriak agerian jartzeaz gain, negozio-aukerak sortzea, diziplinen artean networkinga sustatzea eta sektoreko profesionalei eta enpresei aurrera egiteko aukera emango dieten joerak hautematea daude.

Xede hori buruan, BiDCk proposatzen digun 38 ekitaldiko egitarauan badaude historia luzeko jarduerak eta berariaz edizio honetarako antolatutakoak; tamaina handiko bilkurak eta kaleko ekimenak; profesional, unibertsitario, herritar guztiei eta baita haurrei ere zuzenduta.

Save

Save

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA