Infobeaz

Visio 2016 enpresa-bilera, informazioaren indarra

logo visioUrriaren 21ean, Visio Biltzarraren 6. edizioaren barruan, Gasteizen Visio enpresen 4. bilera burutuko da eta aukera paregabea izango da zenbait erakundek inteligentzia lehiakorra eta zaintza teknologikoa nola erabiltzen duten  bertatik bertara ikusteko. 

Hainbat enpresak funtsezkotzat jotzen dute informazio estrategikoa eta, nola edo hala, erabili egiten dute, baina ez daukate tratatu eta interpretatzeko tresnarik, hau da, erabakiak hartzerakoan ez dituzte aukera guztiak baliatzen.

Visio 2016an Egile Corporation XXI, Grupo Ulma, Virtualware, Kaleido, Importaco Casa Pons eta Grupo Etra enpresek nola egiten duten ikusi ahalko da.

Visio enpresa-bileran parte hartzea doanekoa da, baina Biltzarreko gainerako arloak ez.

Save

Save

Save

Save

Save

Save

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA