Infobeaz

Enkarterri Fashion Box-en aurkezpena

enkarterri-modaBizkaiko 30 moda-marka batu egin dira moda ulertzeko ikuspegi berria sustatu nahi duen mugimenduan, solidarioagoa eta jasangarriagoa izateaz gain diseinu prozesuari balio handiagoa emanez. Lehen proiektua  – Enkarterri Fashion Box- Beazen aurkeztu berri dute eta irailetik aurrera Bizkaian zehar mugituko den erakusketa ibiltaria da.

Basque Fashion Hub-ek eta Enkantur-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, komunikazio eredu berria bultzatu nahi dute modaren inguruan dauden dinamikak berriztatzeko eta industria eta sektorea era eraginkorrago eta kolaboratiboan bultzatzeko.

Basque Fashion Hub euskal modaren sektorea bultzatzeko programa bat da; haren bidez, Bizkaiko modaren industria berpizteko asmoa dago, profesionalen belaunaldi berri bati lagunduz, sormenezko enpresa mugimendu eraginkor, garden, iraunkor eta global berria sustatuz eta sektoreko enpresei jauzi teknologikoa emateko bultzada emanez.

 

Save

Save

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA