Infobeaz

Bizkaia Open Future_ , 4 programa abian

open-future2Bizkaia Open Future_k 32 enpresa teknologiko eta industrial aukeratu ditu parte har dezaten Negozio Ereduen Berrikuntzarako programan, Azkartze programan eta Prestakuntzarakoan. Hiru programek BIC Bizkaia Ezkerraldean (lehengo Cedemi) dagoen Ilgner Crowdworkinga izango dute gertaleku

Aukeratutakoak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak lankidetza-itunaz baliatu ahalko dira beren proiektua garatzeko. Bi erakundeen elkarlan-proiektuaren tresna den Bizkaia Open Future_k helburu du industriaren lehiakortasuna berrindartzea, bereziki lurraldearentzat estrategikoak diren automozioaren, energiaren eta aeronautikaren sektoreei erreparatuz, eta horretarako bide bat sektore horiei 4.0rako   aldakuntza-bidean laguntzea da.

Aukeratutako enpresen artetik 10 enpresa txiki eta ertainek (ETE) parte hartuko dute Negozio Ereduen Berrikuntzarako programan, bost startupek Azkartze programan, eta beste 17 ETE eta startupek Prestakuntzarako programetan jarduteko aukera izango dute.

Informazio gehiago

 

 

Save

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA