Infobeaz

Jokatzen ere ekiten ikasten da: Ekinduz

ekinduzAbian dago jada Ekinduz ekimenaren beste edizio bat. EHUk, Zitek programaren bidez, Bizkaiko Campuseko ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko antolatzen dituen ekintza ugarietako bat da. Otsailaren 28a arte dago izena emateko epea.

Jolas bezala sortua, Ekinduzen helburua ekintzailetzaz era ludiko batean hausnaraztea da. Aldi berean, bertoko ekintzailetza ekosistema ezagutarazten da, bai enpresak bai jolasteko erakundeak egiazkoak direlako.

Saritzat, sailkapenik onena lortu duten bost pertsonek 1200 €, 600 €, 300 € eta 150 € (4. eta 5. saridunak) jasoko dituzte, hurrenez hurren, aukeraketa askeko kreditu batez gain.

Sailkapena martxoaren 2an argitaratuko da Ziteken webean.

 

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA