Infobeaz

Udako ikastaroa: Erantzukizun Sozial Korporatiboa nola neurtu

ECRIEkainaren 25 eta 26an UPV/EHUren udako ikastaro bateko protagonista izango da Erantzukizun Sozial Korporatiboa. Ikastaro horretan ESKren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko tresnak aztertuko dira. Izena emateko epea zabalik.
Maite Ruiz Roqueñik eta José Luis Retolazak zuzenduko dute ikastaroa, biak ere UPV/EHUko ECRI Taldeko kideak. Balore soziala neurtzean aitzindariak diren esperientziak transmititzea izango du helburu, Euskal Herriko enpresetara eta gizartera ezagutza hori errazago eramateko. UPV/EHUz gain, Deustuko Unibertsitatea, Euskalit, Euskaltel, Corporate Excellence eta Aurkilan ere lankidetzan arituko dira ikastaroa antolatzeko.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA