Infobeaz

XXI Ekintzaileentzako Sariak 2015

Premio Emprendedor XXIApirilaren 10era arte irekita egongo da La Caixak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak antolatutako XXI Ekintzaileentzako sarietarako hautagaitzak bidaltzeko epea. Sari horiek duela gutxi sortu diren eta asko hazi diren enpresa berritzaileak aitortzen dituzte.

 Sariak hiru lehiaketa-kategoria ditu: “Ekin”, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako enpresentzat; “Hazi”, 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoentzat; eta lehen aldiz, nekazaritzako elikagaien sektoreko start-up berritzaileentzako atal bat ere egongo da. Diru kopuru handiaz gain, sariek prestakuntzarako programak, laguntza eta finantzaketa lortzeko lehentasuna barne hartzen dituzte.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA