Bizkaiko Foru Aldundiaren “emON” sariek enpresa proiektu berritzaileak aintzatesten dituzte.
2014.eko edizioaren irabazleak
2013.eko edizioaren irabazleak
Horiek guztiak Ekonomia Sustatzeko Sailaren programen 2012ko deialdietara aurkeztutako proiektuak dira. Sailak proiektuak onetsi eta finantzatu ditu, eta Beazek haien jarraipena egin du 2013 osoan.
Gainera, enpresa ibilbidea aintzatesteko beste bi “emON” sari eman dira: bata startup baten ibilbiderako eta bestea spinoff baten ibilbiderako. Aldundiaren enpresak sortzeko programaren laguntzaz sortutako enpresak dira, eta Beazek haien jarraipena egin du azken bost urteetan.
Hautatzeko oinarrizko irizpidea honako hau izan da: proiektua onetsi zenean, enpresa bakoitzak aurkeztu zituen jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko aurreikuspenen betetze-maila.
Gainera, proiektuetako bakoitzak finantzaketa eman dien programaren helburuetara eta izaerara egokitzeko maila hartu da kontuan.