Infobeaz

Bizkaian eragin ekonomikoa duten enpresak: Cikatek

cikatekGure lurraldean eragin ekonomiko garrantzitsua izan duten Bizkaiko enpresei buruzko bideoak argitaratzeari ekin diogu. Horietako bat da Cikatek teknologia zentroa: bere lehenengo jardute-urtean milioi bat euroko fakturazioa gainditzea lortu du eta plantilla %30etik gora handitu du.

Cikatek teknologia oinarriko kooperatiba da, material elastomerikoen azterketa eta garapenean espezializatua. Bibrazioen kontrako elementuetan eta estankotasunean eta jariakinen bideraketan aplikatzen du.

2012an sortu zuen Cikautxok bere I+G kanpora ateratzeko eta bere ekintza-eremua -zentzu guztietan- zabaltzeko.

[vimeo http://vimeo.com/77961991/ w=640 ]

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA