Infobeaz

BIG Bilbao, ekintzailetza zentro berria

Bilboko Udalak BIG Bilbao (Bilbao Ideien Gunea) inauguratu zuen martxoaren 16an. Ekintzailetza zentro berritzailea da eta helburu nagusia hirian enpresa arloko proiektuak martxan jartzeko erraztasunak ematea da. BIG Bilbao Bilboko Colon de Larreategi kalean dago kokatuta: 423 metro karratu ditu eta erabilera askotarako gelak, argitasun handikoak, beira bidez banatuta ditu; kolore neutroak erabili dira eta leku erakargarria da pertsonentzat, kanpotik begiratuta.
Obraren helburua izan da lokala ekintzailetza zentro bihurtzea, egitura fisiko berriak ideia berriak, lana egiteko era berriak, proiektu sortzaileak eta lankidetzakoak garatzen lagun zezala; hain zuzen ere, proiektu berriak abian jarri nahi dituzten pertsonei era guztietako laguntza eta aholkularitza ematea eta baliabideen sarea euren eskueran jartzea izango da lokalaren zeregin nagusia.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA