Infobeaz

Bizkaia munduarekin konektatzen duten startupak

Vostok Electric eta Arrecife Energy Systems,  MassChallengeBiscayren 2. edizioan parte hartu duten Bizkaiko enpresetako bi, beren nazioarteko bizkortze-prozesuarekin jarraitzeko aukeratuak izan dira. 

Vostok Electric enpresa, mugikortasun elektrikorako konponbideak garatzen dituena, la hilabetez MassChallengek Israelen daukan egoitzan egongo da, agertzen ari diren teknologia berrien munduko zentrotzat jotzen den lekuan.

Arrecife Energy Systems-ek, uhin-energia lortzeko lan egiten duen enpresak, beste lau hilabeteko egonaldia egingo du Bostonen, MITek “teknologia garbien alorrean munduan aukera gehien daukaten startupak aurkitu, finantzatu eta sustatzeko” sortu zuen Cleantech Open programan.

Vostok eta Arrecife MassChallengeBiscayren bigarren edizioan parte hartu duten enpresetako bi dira. Programa hau Bizkaia atzerrian sustatzeko estrategiaren barruan dago, Bizkaia munduarekin konektatu eta nazioarteko antolakunde interesgarriekin lotzeko sareak sortzeko.

Vostok eta Arrecife, gainera, BBVA Open Talent eta South Summit lehiaketako eskualdeko finalera heldu ziren 10 startupen artean daude.

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA