Infobeaz

Bizkaiko 3 startup MassChallenge finalean lehiatuko dira

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Estatu Batuetako MassChallenge enpresa-bizkortzaileak sinatutako hitzarmenaren baitan, martxoaren 20tik 24ra MassChallenge-Biscay lehiaketaren hirugarren fasea burutu zen Bostonen.

Bizkaiko 12 startup joan ziren Bostonera bertako lantegi praktikoetan parte hartzera. Proiektu bakoitzak lau mentoring saiotan parte hartu du, jarduera-sektorearen arabera mentore espezifikoekin. Halaber, bi networking saio izan dira, startup, mentore eta inbertsiogileekin elkarrekiteaz gain, Boston-Cambridgeko zenbait eragilerekin lehenengo harremanak ezartzeko.

Lehiaketaren azken zati hau, amaierako fasearen aurretikoa, ebaluatze-epaimahaiaren aurrean egindako “Pitch”ean erabaki zen eta hauek izan ziren aukeratuak Stemtek Therapeutics, bio sektorekoa; Vostok Electric, mugikortasun alorrekoa;  eta Gik Live!, elikadura sektorekoa. Hauek guztiek mundu osoko startupekin lehiatuko dira final handian MassChallengen lau hilabeteko bizkortze-aldia lortzeko.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA