Infobeaz

Aldundiaren eta MassChallenge-ren arteko lankidetza hitzarmena

masschellenge3Bizkaiko Foru Aldundiak eta MassChallenge startup bizkorgailuak sinatu duten hitzarmenak Bizkaiko ekintzaileak eta startup delakoak munduko ekosistemaren parte diren merkatu, sare eta inbertitzaileekin konektatzea ahalbidetuko du.  Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak Bizkaia munduko aukeren zentro nagusiekin konektatuko duten sare iraunkorrak sortzeko garatu duen estrategiaren barruan sartzen da hitzarmena. MassChallenge  munduko enpresa bizkorgailurik handiena da eta Bostoneko ekintzailetzaren ekosistemaren parte da, Harvardeko Unibertsitatearekin eta MITekin batera.

Sinatu den hitzarmenak barne hartzen du Bostoneko erakundeak aholkularitza eskaintzea 2016tik aurrera Bizkaian startupen urteroko lehiaketa egiteko. Parte hartuko duten enpresa guztien arten hamar aukeratuko dituzte MassChallengeko epaileek, hazten eta prestatzen jarrai dezaten Bostoneko tailer intentsibo batean. Berrikuntza maila altua egiaztatzen duten startupek MassChallengeren munduko lehiaketaren finalerdira joan ahalko dira eta hori lortzen dutenek bizkorgailuaren lan sarearen eta kontaktuen aholkularitza jasoko dute.

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA